martes, 17 de enero de 2012

Joserra Sousa UTMB-ko lasterketan

Hemen Joserra Sousa taldeko partaideak UTMB-ko lasterketan parte hartzen zuen bitartean grabatu zuen bideoa daukazue ikusgai. Animo Joserra.


domingo, 2 de octubre de 2011

Euskadiko kilometro bertikalen txapelketa

Joan den irailaren 18an Euskadiko igoera bertikalen hirugarren eta azken froga jokatu zen Nafarroan, Uharte Arakil eta Beriain edo San Donato artean. 5 km-ko luzera eta 1030m ko desnibel positiboa erlojuaren aurka egin beharrekoak. Igande goizean eguraldi freskoa behelainoarekin eta ibilbidea buztia erditik gora aurkitu zuten 153 partehartzaileek.
Bertan jaun eta jabe Didier Zago frantziarra izan genuen berak zeukan errekorra berdinduz, 40`21". Xabi Lekue 2.en 43`48"- rekin eta Imanol Etxeberria 3.en 44`40"-rekin. Deba-Itziar Xtrem bertan kopa guztia osatu duten bi ordezkarirekin izan genuen, Arkaitz Astiazaran 35.en izan genuen 51`29"-rekin eta Ekaitz Azkoaga 40.en 52`09-rekin. Kopako garailea Walter Becerra izan dugu.
Nesketan Ana Conde arabarrak errez irabazi zuen froga 50`09"-rekin eta aldi berean Euskal kopa bereganatu.
Gure ordezkariak honela sailkatu dira kopako sailkapen nagusian: Ekaitz 12.en eta Arkaitz 14.en.

 Arkaitz Astiazaran

Ekaitz Azkoaga

martes, 30 de agosto de 2011

Anboto kilometro bertikala eta Kalbaixoko mendi lasterketa

Astelehenean zabaltzen da Anboto Kilometro Bertikalan parte hartzeko izen emate epea 

Hurrengo astelehenan, abuztuak 29, Anboto Kilometro Bertikalan parte hartzeko izen emate epea zabaltzen dugu berriro, froga lehen Lasterketa Bertikalen Euskal Txapelketa izango da, bakarkakoa zein taldekakoa.

Gogoratu arazten dizuegu bakarrik 100 dortsal gelditzen direla libre eta inskripzioa www.brinean.com edohttp://www.brinean.com/anboto_index/index.html. bitartez egin ahal duzuela. Arazorik edo zalantzarik izanez gero, ipini ahal zarete harremanetan gurekinanbotokb@gmail.com helbide elektronikoaren bitartez.

Lasterketa urriaren 1an izango da, 15.00etatik aurrera, eta Euskal Txapelketa izatetik aparte, Espainako Koparen hirugarren froga izango da ere.

Aurten, nobedade bezala, antolakuntzak antolatu du, lasterketarekin batera, I Anboto Bertikala Mendi Ibilaldia, lasterketaren ibilbidea egingo duena, baina kontrako zentzuan. Martxa 11.00etan hasiko da Arrazolan eta 15.00ak inguruan amaituko da Zabaletako landetan, non antolatzaileek prestatuko dute lunch bat partehartzaileentzat. Izen ematearen prezioa 10 €koa da federatuentzat eta 12 €koa ez federatuentzat.



----------------------------------------------------------------------------------------------------------


Gogoratu datorren irailaren 11an Mutrikuko Kalbaixo auzoan mendi lasterketa izango dela. 7,2km, Arno tontorrera joan etorria. Animatu!

domingo, 28 de agosto de 2011

UTMB

Gure taldekide den Jose Ramon Sousak gaur goizean 2011/08/28an UTMB lasterketa famatua bukatu du 37ordu eta 34minutuko markarekin eta 270postuan. Zorionak Joserra eta laister hemendik ikusi nahi zaitugu aurtengo finisher txaleko urdina jantzita.

Argazkian klikatu ezkero bere denborak ikusi ahalko dituzue.

lunes, 25 de julio de 2011

Abuzturako irteera

Aupa denori:

      Mendiko sailari hasiera pixkat bat emateko eta sail honen puntu garrantsitxuenetako bati ere hasiera emateko abuztuan mendi irteera bat antolatu nahi dugu. Irteera hau denon guztokoa izatea nahi dugu, horregatik jendearen proposamenak entzun nahiko genituzke. Irteera ez dago taldekideei mugatuta ezta gutxiago ere horregatik anima zaitezte guztiok da animatu zuen ingurukoak ere.

---------------------------------------------------------------------------------------------------------------------------

Hola a todos:

     Para dar inicio al apartado de montala y a unos de los puntos mas importantes del mismo, se propone hacer una salida montañera en agosto. Queremos que esta sea del gusto de todos, por este motivo queremos recivir todo tipo de propuestas. La salida no esta restringida a los del grupo ni mucho menos por eso os invitamos a animaros y que animeis a todo el mundo.

viernes, 22 de julio de 2011

Buff markako erroparen kostua / Presupuesto de la ropa marca Buff

Behealdean buff markako erroparen prezioak erakusten zaizkizue. Taldekideen iritzia zein den jakitea guztatuko litzaiguke.

A continuación se muestra el presupuesto de la ropa de marca Buff. Nos gustaría saber la opinión de los participantes del club.

Gizoneskoen erropa/ Ropa hombre

Kamiseta tirantiak: 37 euro

Kamiseta motzak: 37 euro

Kamiseta motza: 44 euro

Kamiseta luzia: 50 euro
Malla motza: 38 euro
Malla pirata: 44 euro

Praka motzak: 38 euro


Txaleko eta txamarra:

Emakume erropa/ Ropa Mujer

Kamisetak:

Prakak: